Azpeitiako Zabaleta Berri baserriak kokatuta dagoen Supernodoa. Urola Erdiko landa eremuari estaldura ematen dio.
Instalaturiko Aparailuak
Supernodoa baserriko teilatuan dago kokatuta, bertan daudelarik, bai Ubiquiti antenak, bai Mikrotik Power Box Pro routerra. Elikadura elektrikoa izan dezan, 3x1.5 mm2 kable mangera bat jaisten da behera, zeina 24 Volteko elikadura iturri batera konektatua dagoen. Aldi berean, baserri barrura Ethernet kable bat jaisten da, etxe barruan interneta ahalbidetuz, eta PoE bitartez elikadura erredundatea emanaz Supernodoari.
Teilatuko aparailuak
Oraingoz teilatuan honakoak daude:
- Ubiquiti Power Beam 5AC Gen2 - Arauntzara Esteka eginez
- Ubiquiti NanoBeam 5AC Gen2 19 - Bailararen beste aldera estaldura emanaz
- Mikrotik Power Box Pro - Routerra
Elikadura
Power Box Pro routerra bi sistemaren bidez elikatzen da aldi berean:
- DC-In jack aren bitartez
- PoE-In konektorearen bitartez