Bergarako San Martin auzoko supernodoa, udalaren ur deposituan jarria. Bergarako herriari eta landaguneari Guifi.Net sareko estaldura ematen dio. Zibergarak kudeatu eta mantendutako supernodoa da.
Telekomunikazio armairua
Telekomunikazio armairua Schneider etxeko poliesterrezko NSYPLM 400X500mm-ko armairu bat da, bertan honako elementuak daude instalaturik:
- Meanwell-MDR-12 Elikadura Iturria
- MeanWell DDR-120A-24 Elikadura Iturria
- 12 Volt eta 12 Ah-ko Yuasa NP12-12 bateria
- Mikrotik hEX PoE Routerra
- Babeserako Magnetotermikoak
Elikadura
Elikadura ur depositoaren argi indarretik hartzen da. Koadro generalean 30mA-ko diferentzial bat eta 3 A-ko magnetotermiko batekin babestu da instalazioa
Guifi-ko Antenak
- Ubiquiti Etxeko Rockt LTU irratia eta RF-Elements etxeko HG3-TP-S60 korneta Ekialdera begira.
- Mendebaldera begira Ubiquiti LAP GPS bat jarriko da.
Erabilera irizpideak
Rocket antenek WPA2 segurtasuna dude eta pasahitza behar da bertara konektatazeko. Pasahitza behar izanez gero, Zibergararekin kontaktuan jarri.
Enrutazio eta esteka irizpideak
Bailaratik kanpoko enrutazioa BGP bidez egiteko asmoa dago.
Egin beharreko hobekuntzak
- Beharrak ala eskatzen badu Mikrotik hEZ PoE routerraren ordez Netonix WS-12-DC Switch bat eta Mikrotik hEX S edo RB4011 bat.
- Bateria banku externo bat jarri argia joaten bada ere egun bat aguantatu dezan supernodoak martxan.