Informazio eguneraketa: 2019/10/24
Urkizun kokaturiko supernodoa. 28 Kanala TB eta Irratia eta Ataria Irratiak emititzen du bertatik, besteak beste. Hormigoizko argi indar postea, nahiko prekarioa. Udalarena da postea, eta berritzeko aukera duela dio Udalak etorkizun batean. Garai batean Guifi.Net proiektuko antenak zeuden jarrita, baina gaur egun ez dago ezer. Postean dauden antenak 28 Kanalaren sarekoak dira.